Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak badituzu, azterketa mediko-psikoteknikoko eta argazki-zerbitzuak eskaintzen ditugu, dagokion ziurtagiria berehala lortzeko. Mesedez, eskatu hitzordua 943 31 61 20 telefonora deituz edo meditest@centromeditest.com helbidera idatziz.
Beharrezko dokumentuak:
- NANa edo AIZa
- Ez duzu argazkirik ekarri behar, gure zentroan egiten ditugu kostu gehigarririk gabe.
Udaletxean aurkeztu behar duzun dokumentazioa
- NANa eta kopia
- Karnet tamainako koloretako argazkia
- Ziurtagiri medikoa eta psikoteknikoa
- Udal tasaren ordainketa
- 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. azpiatalaren arabera zehapenik jaso ez izanaren adierazpena.
- Aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa (udalari baimena ematea eska dezan)
Arriskutsuak izan daitezkeen txakur-arrazak
Pit Bull Terrier, Staffordshire Bull Terrier, American Staffodshire Terrier, Rottweiler, Dogo Argentino, Fila Brasil, Tosa Inu eta Akita Inu.
Arraza horien gurutzaketak eta Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuaren 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak betetzen dituzten txakurrak ere sartzen dira.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia pertsonala nola eskuratu jakiteko eta zure txakurra Donostiako Udal Erregistroan nola inskribatu jakiteko, Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak trebatzeko, edukitzeko eta maneiatzeko lizentzia berritu edo lehen aldiz eskatu behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Hemen aurki gaitzakezu:
Telf: 943 361 200
Email: meditest@centromeditest.com
Helbidea: Manuel Lekuona K., 11, 20018, Donostia, Gipuzkoa